Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
Yartu kultur elkartea - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

Yartu kultur elkartea

Ezkio-Itsasoko YARTU Kultur Elkartea 2000. urtean sortu zen, eta gaur egun 107 bazkide ditu. Horietatik 10 dira 18 urtez azpikoak, eta ez dute, beraz, kuotarik ordaintzen (14 euro urtean). Sexu-banaketari dagokionez, 44 gizonezko daude eta 63 emakumezko, eta bere bizitza eta jardueran ere, gizarteko beste arlo askotan bezalaxe, emakumeen ekarpena biziagoa eta aberasgarriagoa da gizonezkoena baino.

Estatutuen arabera, bere helburua hauxe da: “Herrian kultura, bere zentzurik zabalenean, suspertzeko ahal duen guztia egitea. Besteak beste, ondare materiala berreskuratu, zaindu eta kudeatzea, Igartubeiti baserriari dagokiona bereziki”.

Helburu hori xede, eta kontuan izanda oso herri sakabanatua garela, bide batez elkartzeko eta geure arteko harremanak estutzeko aukera eskaintzen diegu herritarrei. Horrela, eta ia beti Udalarekin elkarlanean, zenbait jai edo ospakizun berpiztu da: adibidez, Santa Agenda bezperako kantu-ibilaldia edo San Joan bezperako suaren ingurukoa. Urtean zenbait txango antolatzen da, bai Ezkio-Itsaso bera hobeto ezagutzeko, eta bai Euskal Herriko txoko bereziak ere, azken hauek Fermin Leizaola antropologoaren eskutik. Ikastaroak izaten dira, haur nahiz helduentzat (yoga, zeramika, margotzea…); haur eta gaztetxoentzako udalekuak; hainbat gairi buruzko hitzaldiak; haur nahiz helduentzako antzerki eta ipuin-kontaketak; kanpaina bereziak (xaboi ekologikoa…) eta abar. Herriko argazki zaharrak bildu eta fitxatzeko ere lan handia egin da, baita horiekin erakusketa politak antolatu ere. Bere garaia, halaber, “Zaharkinak” erakusketa antolatu zen, baserrietako tresna zaharrak balioetsi eta zaintzeko; eta herriko toponimiaren bilketa egin zen. Baina ekintzarik indartsuena, ziur asko, urrian Igartubeitiko sagardo-egitearen ingurukoa izango da: hamar bat egunez, dolarea lanean jartzen da baserri zaharrean. Horretarako herriko sagarra biltzen da, langileak bilatzen dira, sagardoa egiten da antzinako eran, iaz XVII. mendeko biztanleen antzezpen edo animazio-ekintza ere gehitu zitzaion bi asteburuetan… eta aldi berean, sagar-erakusketa antolatzen da ataripean. Gero urtarrilean herrikoentzat “barrikotea” egiten da urrian egindako sagardoa dastatzeko. Eta abar, eta abar.

Ekintzak:
• Udalekin batera ikastaroak antolatu.
• Zeramika (haurrak, helduak),Yoga, Tai- Chi, gimnastika, argazkilaritza, altzariak zaharberritzea, euskal dantzak,
• Hitzaldiak antolatu.
• Ezkioko San Migel elizan dagoen XVI. mendeko erretauluaren zaharberritze lanak, astronomia saioak “Ilargiari begira”,
• Santa Ageda abestea
• San Joan sua
• Sagardo astea, Igartu Beiti baserrian
• Barrikotea, Igartu Beiti baserrian
• Irteerak: hainbat urteetan Fermin Leizaolarekin, Durangoko azokara, Euskalherriko museotara (Arte Ederrak, Itsas museoa…
• Argazki lehiaketa, aurten 1go aldiz egin nahi da.

Argitaratzeak:
• eup! aldizkaria
• 1930- 40 arteko dokumentazio lana. Dosierra