Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
UDALEKUAK 2014 - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

UDALEKUAK 2014

Udalekuak 2014

Ezkio-Itsasoko udalak antolatuta, aurten ere 3 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat udaleku irekiak burutu dira. Urteroko arrakastarekin jarraituz, aurten ere 38 lagun ibili dira 4 begiraleren zaintzapean.

Beste urteetan bezala, aurten ere oso gustora ibili dira txiki, eta ez hain txikiak eta ekintza desberdinak burutu ahal izan dituzte. Eguraldi txarrarekin barru aldean ibili behar izan badute ere, egin dituzte Ezkio eta Itsasorako irteerak, Hariztizabalera gailetak egiten ikasteko irteera edo Igartubeitirako irteera joku eta jolas desberdinak egiteko. Eguraldi ona aprobetxatuaz igerilekuan ere bi egunetan ibili dira. Nagusienak Ormaiztegiko igerilekura joaten ziren bi begiralerekin eta txikitxoenak Santa Lutziko futbol zelaian jarritako igerilekuan ibili ziren. San Fermin eguna ere prestatu eta ospatu zuten, zikinen eguna edo pirata eguna bezala.

Azken egunerako ere ekitaldi zoragarria prestatu zuten abesti,dantza eta zirkuko emanaldi desberdinekin. Gurasoak ere gonbidatu zituzten azken eguneko ekitaldia ikustera eta denek gozatu ahal izan zuten, batzuk eginez eta besteek begira.

Utzi erantzun bat