Santa ageda

Santa Ageda bezpera

IMG_3732

Ohitura zaharrak jarraituz, aurten ere Santa Ageda bezpera ospatu genuen herrian.
Talde ederra elkartu ginen asteartean, arratsaldeko 7:00etan herriko auzo ezberdinetara abestiak eta umorea eramateko asmoz. Trikitilariek eta herriko hiru bertsolarik lagundu ziguten egitasmo honetan, eta Ezkion hasi, Anduaga auzoan jarraitu, ondoren Errekabarrena, lehenengo aldiz aurten, gero Alegi eta Itsason bukatu genuen, galdutako indarrak berreskuratuz bertako ostatuko Pepik prestaturiko afari eder batez.
Urtero bezala auzo bakoitzean zegozkien koplak abestu genituen; nahiz eta ez oso fin abestu, intentziorik ez zitzaigun falta. Bertsolari eta trikitilariei umore ederra izan genuen gure artean.
Bukatzeko, aurten aipatu beharra dago inoiz baino gazte gehiago bildu zirela, gauari poz gehiago eman zietenak.
Ea ba ohitura zaharra ez den galtzen, eta Santa Ageda ospatzen jarraitzen dugun urteetan zehar!

Santa Ageda bezperan kantu kantari

2004Santa ageda

Ohitura zaharrak bizirik, Santa Ageda bezperan herritar guztiok kopla zaharrak abestera gonbidatzen zaituztegu.
Arratsaldeko 7etan Udaletxean elkartu eta Ezkio auzoan hasiera emango diogu, gero Santa Lutzia- Anduagan (Pikotan, Etxeberrialden, Errekabarrenan) Alegian, Itsaso auzoan abestuko dugu eta ondoren afari-legea Itsason bertan egingo dugu.

Urtarrilaren 31n Santa Agedako entsegua

Urtarrilaren 31n, ostirala, arratsaldeko 7etan, Udaletxean Santa Agedako koplen entsegu bakarra egingo dugu.
Ordurako jakin behar dugu afaltiarren kopurua!!!

Santa Ageda 2002 urtean ohitura zaharrak berpizut asmoz Santa Ageda Bezperako kantu erronda antolatu zen. Ordutik, urtero antolatu izan da. Egun horretan ez gara etxez-etxe ibiltzen, herriko auzogune jakinetan kantatzen da. Dirurik ere ez da jasotzen, parte hartzeko “eskea” izan dugu deialdian. Urte luzetan zehar herriko ostatuetan mokadu goxo askoak egin izan ditugu kopla batzuen trukean, baina azken urteotan ibilbidea eta horrekin batera ibilbide amaiera aldatzen doanez, helmugan afari-mokadua antolatu izan da.