Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
SANTA AGEDA BEZPERA - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

SANTA AGEDA BEZPERA

Yartu Kultura Elkartearen urteko lehenengoetako ekintza izaten da Santa Ageda bezperako kantu-jira.

Aurten , iaz ez bezala, eguraldia lagun zela eman zitzion hasiera ospakizunari.

Arratsalde-iluntzeko seiterdiak aldera elkartu ziren kantariak Santa Lutzian, azkeneko entsegua egin eta Itsaso aldetik ibilbideari hasiera emateko.Ia 30 laguneko taldea osatu zen kopla zaharrak abesteko. Ibilbideko geralekuetan, kopla berriak Asier Sasieta eta Gorka Azkaratek abestu zituzten eta guztien laguntzaile Joxeagustin Elorza eta Iñaki Larrañaga trikitilariak.

IMG-20160211-WA0002

IMG-20160211-WA0007

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IMG-20160211-WA0003

IMG-20160211-WA0001

Itsason, Alegian eta Eskola azpiko Topa tabernan geldialdiak eta indarrak hartzeko mokadutxoak eginez giro alaian abestu zituzten koplak. Hurrengo geldialdia Etxeberrialden, miranda parean abestea zegoen aurreikusia, baina bertaratzean, mirandakoen ezbehar batekin egin zuen topo lagun taldeak. Abeslari taldea noiz iritsiko zain zeudela, etxeko balkoia erori eta Mirenek min hartu zuen. Larrialdiak, kezkak,urduritasunak eta laguntza eskaini nahiak lekua hartu zien kantuei eta ordura arteko aldarte onak behera egin zuen. Ondorioz,handik aurrera,  udaletxe aurrean eta Ezkion kantatzea  aurreikusita bazegoen ere, ez zuten kantu saiorik egin. Hala ere, ibilbidea Ezkion amaitzekoa zenez bertara joan eta afari legearekin eman zioten amaiera egunari.

Badakigu Miren ondo dagoela nahiz  eta  denboraldi batean ez degun udal bulegoko mahaian lanean ikusiko. Tartetxo honen bidez yartukideon animo eta besarkada ere helarazi nahi dizkiegu Miren, Kandelari eta Joxeri .

Datorren urtean…. abesti gehiago eta aldarte hobean!!!!!

Utzi erantzun bat