Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
SAN JUAN BEZPERA 2017 - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

SAN JUAN BEZPERA 2017

Aurtengo San Juan bezpera eguna ere mundiala izan dugu. Jende ugari hurbildu zen eta festa giroan pasa genuen iluntze-gaua.

8,30etan elkartu eta eliz atarian egin genuen sorgin-afaria adin guztietako herritarrak elkartuta.

Afalostean SUAren festari eman genion hasiera kanpaiak dilin-dalan joaz eta suziriak zeruratuz. Txalapartak ttakun-ttakun girotu zigun Ezkioko eliz aurrean dagoen plaza eta bitartean Igartuerdiko Juanitak ekarriko sortarekin bedeinkazio laikoa eman genien inguratuei.

Haurrekin, kolerako kea botatzen zuten su txikiak piztu genituen

eta… ondorenean plazan prestatuta geneukan metari su eman genion. Metan bertan Herri Eskolako haurrek ekarritako panpin bat ere bazegoen EMAN ESKERRAK IRAGANARI ETA ESAN ONGI ETORRI ETORKIZUNARI, BAINA BIZI ETA GOZA ORAINA. GORA BIHOTZAK!! mezuarekin. Mila esker eskolako irakasle eta ikasleei ere!!!

Sua piztu ondoren, sorgin eta sorgin-txikiak dantzan aritu ziren. Nabari zen entseguak eginak zituztela, a zer nolako sasoia erakutsi ziguten eta a zer giroa jarri ziguten!! Suaren epeltasunaren inguruan gustura genbiltzala “keimada” eta txokolate beroa eskaini zituen Yartu Kultura Elkarteak bertaratuentzat.

Sua apaltzen hasi zenean, saltorako gogoa zeukanik ere agertu zen!!

 

Utzi erantzun bat