Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
Sagardo Astea - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

2005-10 Sag. astea 2 Yartu Kultura Elkarteak parte hartzen duen ekintzarik garrantzitsuenetakoa izango da urrian Igartubeitin sagardoa egitearena.Hamar bat egunez, dolarea lanean jartzen da baserri zaharrean duela 500 urte sagardoa nola egiten zen ikusi ahal izateko.

Igartubeiti baserri museoak ateak zabaldu eta berehala hasi ziren sagardo astea antolatzen Foru Aldundiaren eskutik, baina berehala hasi ginen Elkarlanean lehenengo sagardo astean parte hartzen eta gero astearen antolaketan ere bai.

Hasieran dolarearen eta sagardoaren sekretuak Jagoba Errekondoren eskutik jaso ahal izan genituen. Iñaki Idiakez sartu zitzaigun saltsa horretan buru belarri, beste batzuen lagutnzarekin, baina honek utzi gintuenean Gorka Sasietak hartu zuen ikasitakoa praktikan jarriz , sagardo astean Yartuk egiten zituen lanen gidaritza.

Sagardoa egiterakoan lehenego beharrezkoa den sagar kopurua herrian osatzen saitzen gara eta ez bada osatzen kanpotik ekartzen da.Egun hautarako herriko sagarren erakusketa ere antolatzen da.
Dolarea martxan jarri eta sagardoa egiteko ere herritarren arten egiten saitzen gara.

2006 urtean XVII.mendeko igartubeitiko bizilagunei bizia ematen hasi ginen, horretarako prestatutako garaiko arropekin eta familiako kide bakoitzak eginkizun desberdinak izaten ditu egun hoietan.

2007 urtean Arizkungo Jo hala Jo taldekoekin harremanetan hasi ginen eta oraindik ere loturak jarraitzen du.Lehenengo urtean beraiek Arizkunen daukaten dolarera sagardoa egiten laguntzera joateko gonbidapena egin ziguten eta baita gustora joan ere. Ondorengo urteetan Igartubeitira etorri izan dira beraien pisoi, ohol eta kirikoketa erritmoarekin.

Behin sagardo astea amaitu eta gero muztioa sagardo bihurtuko den prozesuari jarraipena egiten zaio eta behin itxura ona hartzen duenean barrikotea antolatzen da.
Botilaratzeko prest dagoenean berriz botilaratu eta herritarron artean banatzen da eskupekoa kultur ekintzak antolatzeko erabiliz.

[nggallery id=3]

Utzi erantzun bat