13112010093 -Herrian emankizun desberdinak egin izan dira (hitzaldi,entzerki,…)
-Udaleko kultura batzordeari ikastaroen proposamena bideratu eta antolaketa ere laguntzen diogu.
-Hasierako urteetan erretiratuen udako irteera eta haurrentzako udalekuen antolaketan ere parte hartzen genuen, orain udalak hartzen badu ere antolaketaren ardura osoa.
-Iñaki Idiakez langile fina izan genuen kultura elkartean eta joan zitzaigunean eta Santa Marinako parkea txukuntzeko erabakia hartu genuenean, bertako iturrian oroigarri bat jarri genion.
-Juanito Idiakezi Ezkion egin zitzaion omenaldian ere parte hartu genuen Udala eta Eliz juntarekin batera.
-Urola Garaiko proiektu desberdinetan ere parte hartu izan dugu talde moduan: merkataritza euskalduntzeko proiektuan, turismoa garatzeko proiektuan…..



2005-10 Sag. astea 2 Yartu Kultura Elkarteak parte hartzen duen ekintzarik garrantzitsuenetakoa izango da urrian Igartubeitin sagardoa egitearena.Hamar bat egunez, dolarea lanean jartzen da baserri zaharrean duela 500 urte sagardoa nola egiten zen ikusi ahal izateko.

Igartubeiti baserri museoak ateak zabaldu eta berehala hasi ziren sagardo astea antolatzen Foru Aldundiaren eskutik, baina berehala hasi ginen Elkarlanean lehenengo sagardo astean parte hartzen eta gero astearen antolaketan ere bai.

Hasieran dolarearen eta sagardoaren sekretuak Jagoba Errekondoren eskutik jaso ahal izan genituen. Iñaki Idiakez sartu zitzaigun saltsa horretan buru belarri, beste batzuen lagutnzarekin, baina honek utzi gintuenean Gorka Sasietak hartu zuen ikasitakoa praktikan jarriz , sagardo astean Yartuk egiten zituen lanen gidaritza.



2005-03 Barrikotea Udazkenean Igartubeitko tolarean egiten den sagardoari irtenbidea eman eta aitzakia horrekin festa egin nahian Barrikotea antolatzen hasi ginen 2004 urtean. Ekitaldi xume-xumearekin hasi ginen. Herritarrak hurbiltzen ziren Sagardoa eta Yartuko lagunek eramandako patata tortila pintxoak probatzera. Hasierako urteetan baimen berezi bat eskatzen zitzaion Foru Aldundiari, baina orain musokoak arduratzen dira horretaz.

Beti saiatu izan gara lehenengo Txotx-a egiteko aukera herritar desberderdinek izan dezaten eta Barrikote eguneko giroa alaitzen ere ia hasieratik izan ditugu Elortza anaiak trikitilariak ere gurekin.

Horrela egin genituen urte batzuk eta 2009 urtean Zumarraga-Urretxun egiten zen Martxoan Berstoa ekimena gehitu zitzaion egun honi, bertso saio berezi hauetan herriko bertso eskolako kideak parte hartzen hasi zirenean. Ordura arteko giro herrikoia zabaldu egin zen inguruko herietatik jende gehiago etortzen hasi zelako. Hala ere, festagiro ezin hobeak jarraitzen du urte hauetan ere.



San Joan bezpera

Aspalditik dago egun honetan Ezkio-Itsasoko baserrietan ere San Juan sua piztu eta traste zahar edo belar txarrak erretzeko ohitura, baina 2001 urtean hasi ginen egun hau berpiztu nahirik Ezkioko eliz aurrean sua egin eta bertan parte hartzeko deialdia herritar guztiei zabalduz, gau “majiko” hau festa giroan ospatzeko.

Sua piztu aurretik Ezkioko eliz atarian elkartzen da jendea afari-merienda egiteko. Yartu Kultura Elkarteak Igartubeitin egindako sagardoa eramaten du nahi duen guztiarentzat.
Afaria norberak eramaten du, baina afalosteko “keimada” eta txokolate beroa Yarturen kontura izaten dira.

Egun hau ospatzeko “festa” ere aldatuz joan da;hasierako urtetan herriko “sorginek” dantza egiten zuten sua piztu ondoren horren inguruan. Geroxeago Murumendiko Mari eta Eguzki Amandrea etortzen hasi ziren. Orain berriz, lamia eta jentilak etortzen dira sua piztu aurreko bandoa irakurri eta zitalkeri guztiak sutara botatzera.



Santa Ageda 2002 urtean ohitura zaharrak berpizut asmoz Santa Ageda Bezperako kantu erronda antolatu zen. Ordutik, urtero antolatu izan da. Egun horretan ez gara etxez-etxe ibiltzen, herriko auzogune jakinetan kantatzen da. Dirurik ere ez da jasotzen, parte hartzeko “eskea” izan dugu deialdian. Urte luzetan zehar herriko ostatuetan mokadu goxo askoak egin izan ditugu kopla batzuen trukean, baina azken urteotan ibilbidea eta horrekin batera ibilbide amaiera aldatzen doanez, helmugan afari-mokadua antolatu izan da.