Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
Yartu kultura elkartea - Page 6 of 7 - Yartu kultura elkartea

Bi postre errezeta Juanma Hurtadoren eskutik

Kabia irudia

Juanma Hurtado Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan bizi den Urretxuar sukaldaria da. Momentu honetan Zumarragako Kabia Jatetxea gidatzen du, eta bertan Juanmaren sukaldari kalitateta eta bere taldearen ondo egitea kontsolidatu da.
Bere hasierak Pedro Subijana sukaldari-irakaslearen eskutik Akelarre Jatetxean izan ziren. Ondoren, urteetan, Bilboko “ Club Nautico”ko sukaldea zuzendu zuen, beranduago Zumarragara itzultzeko bere emazte Jaioneren ondoan Kabia Jatetxea kudeatzeko.
Autoexigentzia, hobetzeko grina, gastronomiaren ikuspuntu apala baina jakintsua direla bere ezaugarriak esaten dute Juanmaren gertukoek.
Sukaldean ibiltzeko garai ona denez, gurekin bi postre errezeta konpartitu ditu, urtea ondo bukatu eta datorrena hobeto hasteko.
Mila esker Juanma!

http://www.restaurantekabia.com/



Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek 2013ko Euskadi saria literatura itzulpenean lortu dute

Iñaki eta Sarah

Euskaraz eta gazteleraz jantzitako  literatur onenak , emaitzarik  oparoenak, saritzen dituzte urtero.  Euskadi Sariak dira, eta inportanteak  gure herrian. Aurten gure bi  herrikidek jaso dute saria eta benetan  poztu gaituen berria izan da.

 

 

Iñaki Mendiguren 1954ean jaio zen Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri zaharrean. Filosofia eta Letretan lizentziatua Deustoko Unibertsitatean.
Debagoiena bailaran urte askoan irakasle izan ondoren, aspalditxoan itzulpegintzan dihardu bere kontura. Sarah J.Turtlerekin ezkondua, berriro Ezkio-Itsason bizi da orain. Bi aldiz irabazi du Euskadi Literatura Saria
(itzulpegiuntzan), bi aldiz sartu da IBBY Itzulpenen Ohorezko Zerrendan, bi aldiz bereganatu du Gipuzkoako ‘Liburu Gaztea’ Saria, eta bi aldiz lortu du “Vitoria-Gazteiz” saria gazte-literaturaren alorrean egindako itzulpenengatik. Café Iruña-Baqué saria eta Irun Hiria literatur sariak ere baditu idatzitako bi eleberriengatik.
Sarah-Jane Turtle 1952an jaio zen Croydon-en (Surrey, Inglaterra). Hizkuntza Modernoetan (alemana eta espainiera) lizentziatua da Bradford-eko Unibertsitatean. Urte askoan ingeleseko irakasle izan ondoren Arrasate aldean, azken urteotan free-lance itzultzailea da. Iñaki Mendigurenekin ezkondua, gaur egun Ezkio-Itsason (Gipuzkoan) bizi da.

Azaroaren 23an elkartu ginen saria ospatzeko eta, sari honek herritarrengan sortutako emozioa bistan gelditu zen. Momentu hunkigarria konpartitu genuen.

Gure zorionik beroenak Iñaki eta Sarari eta mila esker gurekin elkarlanean leial jarduteagatik.

 



 

 

Pasa den larunbatean, azaroaren 16an, lehenengo argazki lehiaketako sari-banaketa ospatu zen, Ezkio-Itsasoko abesbatzaren 25. urteurrenaren ospakizunaz jarraiturik.

Ekitaldea arratsaldeko seietan hasi zen, udaletxeko aretoan. Aitziber Etxezarretak azaldu zuenez, argazki lehiaketaketaren ideia argazki ikastaro baten arira sortu zen, Yartuko kideei baliagarria iruditu baitzitzaien ekintza hau elkartearen irudi funtsa handitzeko.

Sari banaketan lehikatetako adinen araberako hiru kategorien argazkiak proiektatu ziren, denera 149. Errikarte Agirre, Gotzon Aranburu eta Miryam Galilea epaimahaikideek kategoria bakoitzeko argazki bat aukeratu zuten saridun gisa, eta blogean bozkatuz beste saridun bat kategoria bakoitzeko lortu ziren.

Helduen kategorian Andoni Albisuaren “Pagoaga” argazkia aukeratu zuen epaimahaiak saridun gisa, 2. kategorian, 13urtetik 17ra arte, Irati Arratibelen “Santalutzi” argazkia izan zen aukeratua, eta haurren kategoria, Maren Albisuaren “Kizkitzako bidean” argazkia.

Blogeko bozketen bidez lorturiko saridunak, aldiz, hauek izan ziren: helduen kategoria, Itziar Etxezarreta, “Amets” argazkiarekin, gazteen kategorian, Paulo Albisua eta Garazi Garmendia, hurrenez hurren, “Sustraiak” eta “Zaldia” argazkiekin, eta haurren kategorian berriz ere Maren Albisua, “Hostoak” argazkiarekin.
Argazkien gora beheran, oso giro polita izan genuen, lunch txiki batez lagundurik.



Argazki lehiaketaren ostean, Ezkio-Itsasoko abesbatzak kontzertu bat eskaini ziguten, euren 25. urteurrena ospatzeko. Marixabel Arakistainek hartu zuen hitza, 25 urte horietan bertako kide izanagatik, eta berak koruaren garapena azaldu zuen labur,umorez eta hitz politez oroituz hasieran bertako kide izan zirenak, baita bere aurrean momentu hura ospatzeko izan zuen Juanito Idiakez abesbatzaren lehen zuzendaria ere. Ondoren, Xabier Barriola, gaur egungo zuzendariak azaldu zuen abesbatzaren ibilbidea eta garapena, nola elizako koru bat izatetik beste ekintza kultural batzuetan parte hartzera pasa diren, eta azkenik, euren abestiekin erabat txunditurik utzi gintuzten, euren esfortzua eta gogoa agerian utziz. Benetan une hunkigarria izan zen.

Udaletxearen aldetik, Ander Unzurrunzaga eta Ruth Idiakez zinegotziek eskertu eta goraipatu zituzten abesbatzak egin izandako eta gaur egiten dituen sahiakerak, eta esfortzu hori konpentsatzearren, abesbatzako kide bakoitzari loretxo bat eskeini zien udalak, herriko gaztetxoen eskuetatik. Ospakizun honi amaiera emateko, Itsasoko ostatuan afari eder batera joan ziren abesbatza eta herritarrak.
Benetan arratsalde gogoangarria izan zen.



Pasa den ostiralean, azaroak 15, “Beldur Barik” taldea bildu zen Ezkioko- Itsasoko udaletxean, genero indarkeria gaitzat hartuz, mural bat egiteko helburuarekin. Herriko sei gazte joan ziren, eta “Beldur Barik” eko Aurora eta Aitziber arduradunekin, hainbat gai jorratu ziren, denak genero indarkeriaren ingurukoak: mutilen eta nesken izaeren arteko desberdintasunak, gizarteak eta bereziki komunikabideek transmititzen dizkiguten zenbait balore matxista, erreakzioak balore matxisten aurrean…
Nahiz eta murala egiten ez ziren hasi, erreflexio sakonak egin zituzten gaiaren inguruan, dudarik gabe oso baliogarriak izango zaizkienak murala egiteko orduan.



 

 

 

 

 

 

Azaroaren 2an, eguerdiko 12etan, herri eskola martxan ipintzeko proiektuaren berri jakin nahian bildu zen jendea Ezkio-Itsasoko udaletxean.
Ander Unzurrunzaga udal zinegotziak eta Itziar Salaberriak UGASSAko zuzendariak orain arte azterturiko gaiak biltzen dituen txostena aurkeztu zuten. Herri eskola herriarentzako oso garrantzitsua zergatik den azaldu zuten, baita bera martxan ipintzeko momentu hain egokia zergatik den ere. (Ikus : http://www.ezkio-itsaso.net/documentos/Ezkio_Itsaso_Herri_Eskola.pdf)



Bukatu da aurtengo Sagardo Astea Igartubeiti baserri-museoan (urriaren 9tik 18ra). Ezin hobeto joan da dena, eta orain bidezkoa da hori ESKERTZEA era batera edo bestera zeuen ekarpena egin duzuenoi. Aurten ez da sagar-urte oparoa izan, baina oso urrutira joan gabe bildu ditugu dolarerako behar genituen 4.000 kiloak: herrian bertan (Alegiako Jon Aranburuk) 300 kilo; Segura aldetik 1.000, eta Astigarragatik beste 2.700.



Aurora Iturriozekin bilera Udaletxean

IMG_2668

Urriaren 11an Beldur Barik-eko koordinatzailea den Aurora Iturrioz etorri zen Ezkio-Itsasoko Udaletxera, aurtengo kanpainaren berri ematera eta gure gazteak parte hartzera animatzera. Lurdes Lasa zinegotziak antolatutako bilera izan zen, eta nahiz eta jende gutxi joan,  badirudi taldetxo bat animatuko dela programan parte hartzera. Alde batetik, lehiaketak daude bai bailara mailan, baita erkidego mailan ere. Lehiaketa, bideo audiobisual bat egitean datza. Aurorak garrantzia handia eman zion Beldur Barik-eko ekintzetan parte hartzeari eta badirudi herriko taldetxo bat prest dagoela horretarako. Ea gazte gehiago animatzen den, merezi du eta!!!



argazkiaGaur goizeko 11:00etan inaugurazio ekitaldia burutu da. Bertan, Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Ikerne Badiola kultura diputatua eta Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkatea izan dira, beste batzuen artean.



Goierri garaiko 6 herrien artean, lankidetzan, auzolanean sustatutako proiektu berria da.

Inguruko (hau da, LEGAZPI, URRETXU, ZUMARRAGA, EZKIO-ITSASO, GABIRIA eta ORMAIZTEGI)  ekoizle eta produktoreen arteko elkar ezagutza sustatzea du helburu, hortik proiektuaren izenburua, BERTATIK BERTARA.

Auzolan honetan, landa ingurunean sorrera duten produktu desberdinak (fruituak, barazkiak, egoskariak, zekaleak, haragia, esnekiak, eztiak, mermeladak, e.a.) mahaian dastatzen ditugun uneraino diharduten talde edo subsektore guztiak ikutzen dira.