Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
Yartu kultura elkartea - Page 5 of 7 - Yartu kultura elkartea

SAN JOAN BEZPERA

San Joan bezpera (4)

Azken urteetako ohiturari jarraituz, suaren inguruko festa ospatu genuen Ezkioko eliz atarian.
San Joan sua eta gau honetako festa eguzkiaren omenez eta ohoretan egiten dira eta tradizioz, gau honetako osagai nagusiak hiru dira: SUA, URA eta BELARRAK. Gau magiko honetan, hiru osagai hauek halako indar eta ahalmen berezi batzuk hartzen dituzte: gizaki eta abereen gaixotasunen, soro eta zelaietako gaitz eta izurrien, eta espiritu gaiztoen kontrako indarra hartzen dute.

San Joan bezpera (1)

Aurreko urteetan bezala, 20:30ak inguruan herritar talde bat eliz atarian elkartu ginen eta bertan afalduaz ematen genion jaiari hasiera. Urtez urte, elizako arkupetan kokatzen den mahaia luzatzen doa, geroz eta bizilagun gehiago gau magiko hau lagun artean ospatzera animatuz. Yartu Kultur Elkartearen eskutik sagardoa eta ‘queimada’ banatu ziren, gaua eta gorputzak epeltzeko txokolate beroarekin batera.

22:00ak aldera, afaria amaitu eta kanpai hotsak ixiltzearekin batera ,karraka soinuaz lagunduta bertaratutako azti eta sorginek bandoa irakurtzeari ekin zioten.Gertakizun eta pentsamendu txar guztiak sua egiteko prestatuta zegoen pilora bota zituzten eta berahala su emanez denak bertan erre ziren.
Txikiak gora eta behera korrika, helduak ‘queimada’ eta gazteak txokolatea eskuetan, suari erne begiratzen zioten,bai bertan afaldu, nahiz afalostean bertaratutakoek, gau honen magia sentituz.

San Joan bezpera (2)

San Joan bezpera (3)



GURE ESKU DAGO

P1010784

GURE ESKU DAGO, Erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egingo duen dinamika da eta ekaianren 8an Durango eta Iruñea lotu ziuten Gizakatea antolatu zuten.123 Km-ko gizakatea.Gizakate horrek Ezkio-Itsaso ere zeharkatu zuen eta milaka lagun elkartu ginen gure herriko kilometroetan barna.

2014-06-08 13.00.41

Festa giroan eta aldarte onean bete genituen gure herriko  kilometroak  eta Getaria,Zumaia,Zestua, Aizarnazabal, Galdakao eta Usansoloko lagunak izan genituen bidelagun. Goizean goizetik nagusitu zen umore ona eta festa giroa udaletxe aurrean zegoen karpan, baita antolakuntza jarraibideei kasu eginez bide bazterretan elkartzean ere.

 

 

 

2014-06-08 13.00.06

Gizakatea bera amaitzean ere, festa giroan elkartu zen herritar mordoxka bat Santa Luziako plazan jarritako karpan bazkari  legea egin eta egunari jarraipena emateko
P1010812

 

 

http://www.youtube.com/watch?v=nvunsB2dXJ0

 

 



Altzariak zaharberritzen

Zaharberritze 2014 argazkiak Gaur altzariak zaharberritzeko  ikastaroa hasi da Ezkioko eskola zaharrean.

San Migel deunaren elizako erretaula zaharberritu zuen taldeko kide bat, Maite  Fernandez, izango da ikastaroko arduraduna. Talde handia elkartu da oraingoan,  hamabost pertsonak eman dute izena eta gaur bakoitzak bere altzaria konpontzen  hasi da.

Aulkiak, josteko makinak, plantxa zaharrak, kuma bat… mota askotako altzariak  daude. Orain ikusten ditugu nola daren eta ea nola gelditzen diren berritu ondoren!



Apirilaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 6:30etan liburuaren eguna ospatu genuen Ezkio-Itsasoko liburutegian. Ekitaldi honetan, Euskarazko Literatura Itzulpenaren Euskadi Saria jaso berri duten Iñaki Mendiguren eta Sarah Turtle-en eskutik saritua izan den “Tom Sawyer-en abenturak” liburuaren aurkezpena eta honen inguruan tailer bat egiteko aukera izan genuen.
Ekitaldiak momentu ezberdinak eduki zituen: liburuari buruzko hainbat jolas egin genituen, liburuan oinarritutako filmaren zatiak ikusi genituen, Iñakiren azalpenekin tartekatuz liburuan jorratzen diren atal garrantzitsuenak ulertzeko …
Ospakizunari bukaera emateko, Iñaki eta Sarah-k liburuak sinatu zituzten eskaintza eta guzti, eta segidan mokadutxo bat hartu genuen.
Mila esker Iñaki, Sarah eta Miren liburuzainari. Plazer bat izan zen!



Barrikotea eta Martxoak Bertsoak Igartubeiti baserrian

Martxoaren 15ean, arratsaldeko 6:30etan Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserrian Martxoak Bertsoa- ko laugarren kanporaketa burutu zen eta hau amaitu zenean Herriko Eskola-Txikiko lehengo guraso taldea omenduz Barrikotea egin genuen.



TOSKOKO ” chimbo” XABOIA

TOSKOKO ” chimbo” XABOIA

Xaboi ekologikoa

Gorputz eta erropantzako jaboi mundiala degu. Espuma askoko jaboiak edukitzen ohituak gaude, eta jakin behar dezue, jaboi honek ez duela espumarik, baina garbitu, ASKO garbitzen du( tomate, odol, olio orbanak ederki garbitzen ditu).
OSAGAIAK :
500 gr olio zaharra ( nahi izanez gero gantz “ grasa “urtua bota )
60 gr “sosa caustica”
150 gr ur irakina

NOLA EGIN :
1-sosak erreakzioa egiten duenean , eta ahal bada prozesu guztian GUANTEAK , MASKARILA ETA KANPOAN egitea komenigarria da .
2-ura eta sosa nahastu ontzi ( beroa ondo aguantatzen duena ) batean , eta jira bira ibili erabat nahastuta geratu arte .
3- hozten utzi 40-50 gradu arte
4- ontzi batean olioa jarri eta nahasten joan ura eta sosaz eginiko nahasketa , erain beti alderdi berdinea
5- TRAZA lortu arte nahasten jarraituko degu , batidoraz 15 minututan bukatuta egon daiteke , eskuz 30 – 45 minutu eta eguraldia medio , 2 ordu igaro ditzazkegu .
6- gustoko ontzi batera bota eta trapuz edo eta film papelarekin estali ( “ zilar papera ez erabili SEKULA ) konturatuko gera beroa mantentzen dela ordu batzuetan , eta hori hola izanda , zenbait eta denbora gehiago tardatu hozten, HOBETO .
7 – 48 ordu pasatzerakoan , jaboia atera eta pusketak egin . Zapata kaxa batean sartu , eta egunean behin 7 egunetan buelta eman .
Erabili aurretik urarekin busti eta AUPA JABOI EDERRA ¡!!!!!!



Urtarrileko Xaboi ikastaroa

2

Urtarrilaren 18,19 eta 20 Itsasoko eskola zaharrean etxean xaboia egiteko ikastaroa burutu zen Pake Galdos gabiriarra gidari zela.Bertan 17 bat lagunek parte hartu zuten eta Toskoko edo ”trozo” ko xaboia, ontzigarbigailurako eta arropa garbigailurako xaboi likidoa egiteko aukera izan zen.Etxean egindako xaboia sukaldean erabilitako olioa berrerabiltzeko modu bat izan daiteke, honela xaboi ekologikoagoa eta merkeagoa eginez.
Toskoko xaboia egiteko osagai nagusiak sukaldeko olioa edo animali koipea, sosa kaustikoa eta ura dira.Osagai hoiek neurri egokian nahastu eta “traza” lortu arte eragin behar diogu gero gustoko ontzi batera bota eta hozten uzteko.
Arropak garbitzeko xaboi likidoak, oinarrian osagai hauek izanagatik prozesu luzeagoa dauka eta 10-15 egunetan burutzen da.Lehen hiru egunetan oinarrizko osagaiak nahastu eta eragin egingo zaio. Hurrengo 5 egunetan ur irakina gehitu eta eragin egingo zaio. Aurrerantzean eta egun batzuetan zehar eragin egingo zaio xaboia ontziratu eta erabailgarri geratzen zaigun arte.

Ontzigarbigailurako xaboia egiteko berriz, limoiak, gatza eta ura erabiltzen dira. Hauek nahastu egosi eta ondo irabiatuz.

Ikastaroaren zati nagusia hiru egunetan izan arren gero taldetxo batek jarraitu zuen xaboi likidoaren prozesuarekin eta ikastaroa izan zenetik 15 bat egunera berriro elkartu ziren egindako laginak etxera eraman eta aprobak egiteko.Ea orain jendea xaboi mota hauek egin eta erabiltzera animatzen den!



Santa Ageda bezpera

IMG_3732

Ohitura zaharrak jarraituz, aurten ere Santa Ageda bezpera ospatu genuen herrian.
Talde ederra elkartu ginen asteartean, arratsaldeko 7:00etan herriko auzo ezberdinetara abestiak eta umorea eramateko asmoz. Trikitilariek eta herriko hiru bertsolarik lagundu ziguten egitasmo honetan, eta Ezkion hasi, Anduaga auzoan jarraitu, ondoren Errekabarrena, lehenengo aldiz aurten, gero Alegi eta Itsason bukatu genuen, galdutako indarrak berreskuratuz bertako ostatuko Pepik prestaturiko afari eder batez.
Urtero bezala auzo bakoitzean zegozkien koplak abestu genituen; nahiz eta ez oso fin abestu, intentziorik ez zitzaigun falta. Bertsolari eta trikitilariei umore ederra izan genuen gure artean.
Bukatzeko, aurten aipatu beharra dago inoiz baino gazte gehiago bildu zirela, gauari poz gehiago eman zietenak.
Ea ba ohitura zaharra ez den galtzen, eta Santa Ageda ospatzen jarraitzen dugun urteetan zehar!



EZKIOKO SAN MIGEL ELIZAKO KANPANDORREA

IMG_1148

Elizetako kanpandorreek, eta Ezkioko San Migel elizakoa ez da salbuespen bat, eginkizun erlijioso edo estetikoa betetzeaz gain, bestelako zeregin garrantzitsua ere badute herritarren bizitza zibilean. Elizari eta herri-guneari presentzia eta garrantzia ematen diete, eta gauza askotarako erabiltzen dira: inguruko bailara gainbegiratzeko eta urrutitik ikusiak izateko, bidaiariak eta erromesak gidatzeko, otoitzera edo defentsara dei egiteko, heriotza, jaiotza, sute, jai edo ospakizun eta abarren berri emateko… Dorreak, beren kanpaiekin eta geroago erlojuarekin, zerbitzurako herri-ondasun bat izateaz gain, identifikaziorako elementuak ere badira, eta komunitate baten nortasunaren eta kohesio-mailaren ikurrak.

Gaur egin, bete-betean aro digitalean gaudelarik, kanpandorreek galdu egin dute herriaren identitate-funtzio hori, baina beren hormen artean zintzo gordetzen dute gure herrien eta herritarren historia.

IMG_3668 XVI. mendearen hasieran, urritasunean eta menderatuta hamarkadak igaro ondoren, Ahaide Nagusien arteko gerraren bukaerak lasaitasuna eta nolabaiteko oparotasuna ekarri zuen Gipuzkoara, eta egoera hartaz baliatu ziren ezkiotarrak San Migel eliza zaharra berritzeko. Litekeena da, Zumarragako Antiguako Andre Mariaren parrokian bezalaxe, Ezkioko San Migelen ere, eliz atariaren gainean, garai batean zurezko egitura bat egotea kanpandorre gisa. Ziur dakiguna hauxe da, garai hartan eraiki zirela harlanduzko lan onaz dorrearen lehenengo bi zati edo gorputzak: lehenengoak eliz ataria estaltzen du eta, bi arku zorrotz ederrekin, eraikinera sarbidea ematen du; eta bigarrenak, Kontzejuaren batzar-gela zenak, bi leiho ditu argia sartzeko, eta horien apainketak ere Antiguako eliza gogorarazten digu.

Zaharberritzeak horretarako dirua zegoen neurrian egingo ziren, eliza aldaketa estetikoetara egokitzen saiatuz. 1567an Joan Antxietari eman zitzaion elizaren egiturazko eraldatze sakona egiteko ardura eta kontratuan klausula bat ezarri zen, alegia, obrak iraun bitartean (10 urte) nagusiek aukera zutela ordainketak eteteko, kanpandorre edo herri-erlojuaren lanak lehentasuna zuela iruditzen bazitzaien; garbi erakusten du horrek zer-nolako garrantzia zuten elementu hauek komunitatearentzat.

IMG_3664 Hala ere, ez dirudi proiektu handi hau guztiz burutu zenik, zeren eta 1704an herritarrek Lazaro Laincera-ri esan baitzioten arbasoek hasitakoa bukatzeko (“que acavara lo que los antepasados principiaron”) eta gaur egun duen itxura emateko San Migel elizari; gogoratu arkitekto ospetsu horrek Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko elizak eta dorreak zaharberritzen ere parte hartu zuela. Beste eraberritze garrantzitsu batzuez gain, kanpandorreari beste bi gorputz edo zati erantsi zitzaizkion: hirugarrena itsua, eta laugarrena kanpandorrea bera, hego, eki eta mendebaldera irekita hiru bao handi dituena, eta hantxe zintzilika kanpai nagusiak. Apainketa aldetik duen soiltasunak eta gai edo materialen kalitateak ere proiektu apala izan zela adierazten dute, baina baita egitasmoa aurrera ateratzeko ezkiotarrek egindako ahalegina ere.

Beste oparoaldi batez baliatuta, 1757an, Luis Barrera erlojugile frantsesak hain desiratua zen erlojua jarri zuen dorrean, eta herriaren erdigune neuralgiko bihurtu zen horrela. Ordudanik markatzen du bertako jardueraren erritmoa.

XIX. eta XX. mendeetan, hegoaldeko eliz atariaren eta Herri Eskolen eraikuntzak are gehiago indartu zituen San Migel elizak ezkiotarrentzat dituen identitate-balioak.



San Migel elizako kanpandorreko leihoak estali dira

IMG_3602

Ezkioko San Migel elizako kanpandorrera astero-astero joaten da norbait “Erlojuaren lagunak” honen pisuak altxatzera. Bai “erlojuaren lagunak” bai elizako komisioko kideak kanpadorrera ura, elurra sartzen zela ikusten zuten eta honek pixkanaka-pixkanaka inguruko egurra estropeatzen, usteltzen eta dorrearen egoera kaxkartzen ari zela konturatzen ari ziren.

Egoera hau kontuan hartuta, udakenean elizako komisioak eta batez ere Juan Zufiriak kanpandorreko leihoak estaltzea erabaki zuen. Itxidura bi orriko leihoa da, estruktura metalezkoa da eta kristalen ordez metakrilatoa dauka horrela betiko argitasuna dago naiz eta itxita egon. Juanek manibela baten bidez kanpaiak finko uztea lortu du. Bide batez kapandorrean eta falta ziren lekutan barandilak egin ditu eta lekua askoz seguruagoa izatea lortu du eta hau denontzat da ona, kanpoko bisitariak ez ezik asteko herriko norbait joaten da erlojuaren pisuak altxatzea. Nahiz eta Juanek lan gehiago egiteko ikusi , kanpandorrean beste argi bat jartzea, elizako dorrean dauden egur zaharrak eta urtetako zikinkeri garbitzen joatea, baita kanpoan eskaileratan barandila gehiago jartzea, aitortzen du azkeneko urteetan auzolanean egin diren lanak handiak izan direla.