OLENTZERO IGARTUBEITIN
Abenduaren 20 arratsaldean, Olentzero iritsi zen Igartubeitira txikitxoen eskari eta gutunak jasotzera Ganbara guraso elkarteak udalarekin batera antolatuta.
Arratsaldearen lehen zatian Ixabel Millet ipuin kontaliaren eskutik ipuin kontaketa bat entzuteko aukera izan zuten igartubeitira gerturatu ziren haur eta helduek.
Ipuin kontaketa adi adi jarraitu eta hau , garaion aldetik, su argiz lagunduta olentzero zetorrela ikusI ahal izan zuten. Berehala iritsi zen bertara,laguntzaile eta guzti eta baserriko atarian astoa lotu ondoren barrura sartu ziren, txikienek olentzerori gutunak eman eta beraien nahien berri eman ahal izateko. Oraingoan ere olentzero saritxoekin etorri zen eta bertaratutakoei goxokiak banatzen aritu zen.
Eskaera guztiak jaso eta denei txintxo portatzeko agindua eman ondoren, berriz ere mendi alderako bidea hartu zuen Olentzerok eta gainontzekoek, Juan igartuerdikoak danbolinean egindako gaztaina erreak eta txistorra jateko aukera izan zuten arabako ardo eta Igartubeitin bertan egindako sagardoaz lagunduta.