Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
Yartu kultura elkartea - Page 3 of 7 - Yartu kultura elkartea

SAN JOAN BEZPERA 2015

P1050855

Aurtengoan ere ospatu da San Juan bezpera eguna Ezkion eta Itsason.

Yartuk eta Udalak antolatuta, Ezkion, 20:30ak inguruan elkartu ziren 70 herritar inguru norberak etxetik eramandako afaria, bertan jarrita zeuden mahaietan jan ahal izateko.

P1050818

22:00ak aldera kanpai soinuak amaitzearekin batera piztu zuten sua eliz aurrean.

Musikaz lagunduta, suaren inguruan dantza ere egin zuten herritarrek. Bitartean “keimada” eta txokolate beroa ere banatu zituzten.

P1050876

Itsason ere ospatu zuten San Joan bezpera. 48 lagun elkartu ziren plazan sua piztu aurretik parrillada egin eta elkarrekin afaltzeko. Hemen ere sorgindantza egin zuten suaren inguruan.

Bi kaskoetako plazetan su festak izan arren, baserri askotan mantendu zen etxe inguruan sua pizteko ohitura.

http://www.diariovasco.com/alto-urola/201506/25/herri-ospakizun-joan-bezperan-20150625001538-v.html



LIHOA LANTZEN

Maiatzean, Yartuk, Udalak eta Igartubeitik antolatuta lihoarekin eta kotoiarekin ehuntzen ikasteko ikastaro bat antolatu zuten.

Ikastaroa, motza baina trinkoa izan zen eta adin desberdinetako herriko 11 emakumek burutu zuten.

Lucia Sanchez Puerto aritu zen irakasle eta ikastaroak ehungintzaren oinarriak ezagutu eta praktikan jartzea zuen helburu.

Denboraz labur xamarra izan bazen ere, gustora geratu ziren bertan parte hartu zutenak eta beste ikastaroren bat egiteko ere animoso.

IMG-20150506-WA0000

IMG-20150506-WA0001



TXINTXARRA ETA INURRITXOA

P1050110a

Apirilaren 25ean,Yartu Kultura Elkartearen eta Ganbara Guraso Elkarteak antolaturik, haur (eta helduentzako) antzerki emanaldia izan genuen. Konfusion Teatro-ko lagunak izan genituen Txintxarra Eta Inurritxoa lana taularatzen eta txiki guztiak adi-adi izan zituzten hasieratik amaierara.

P1050109a



BERTSO AFARIA EZKIOKO OSTATUAN

P1050101

Apirilaren 24an osatu zen, Santa Ageda bezperako eskearen ordezko “kopla jarduna”, otsailekoa eguraldiarengatik bertan behera geratu bait zen.
40 lagun inguru elkartu ziren Asier Sasieta eta Gorka Azkarateren bertsoak entzun eta Elortza anaiek jotako trikiti doinuak entzunez afaloste atsegina igarotzera.

P1050091



II.ARGAZKI LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Apirilaren 17an burutu zen Yartu Kultura Elkarteak “NEGUA” gaiaren inguruan antolatutako II.Argazki Lehiaketako sari banaketa ekitaldia.
2013ko udazkenean egin genuen I. Argazki-lehiaketaren sari-ematea, eta oraingoa bigarren edizioa izan zen.
Guztira, 3 kategorietan banatuta, 18 pertsonak parte hartu zuten eta denen artean 130 argazki bidali zituzten.
Lehiaketa honetan eta kategoria bakoitzean bi sari bereizi ziren: Kategoria bakoitzeko sari nagusia erabakitzeko epaimahaia Errikarte Agirre, Gotzon Aranburu eta Tere Madinabeitiak osatu zuten.
Eta bigarren saria, Yartu elkartearen blogean zintzilikatuta egon ziren argazki guztien artean boto gehien lortutako argazkiek eskuratu zuten.
Epaimahaikideen sariak, Amaia Goikoetxea, Asier Alberdi eta Maren Albisuak jaso zituzten eta bloggaren bidez berriz, Sarah Turtle, Mirene Idiakez eta Garazi Garmendiak.

argazkilehiaketa1a

Sari banaketaren ondoren, Ezkio-Itsasoko abesbatzaren emanaldia entzun ahal izan genuen eta amaieran, inprimatuta zeuden argazkiak ikusiz mokadutxo batekin eman zitzaion ekitaldiari amaiera.

abesbatza1a



KORRIKA EZKIO-ITSASON

19.Korrika_2

Ezkio-Itsason ere AHAL izan dugu!!!

Hotzak eta euriak ez zuen zapuztu astelehen goizaldera pasa zen Korrika.Ez eta astelehen arratsaldean Herri Eskolako irakasle,ikasle eta gurasoek prestatutako Korrika Txikia ere.

Errekabarrena auzo ondoko errontondan hartu zuten lekukoa ezkio-itsasoarrek eta animoz eraman zuten Eitza barreneraino, herrian zehar egindako 3 kilometrotan. Zelai-ondo eta Anduago elkarteetako ordezkariak, udala eta Yartukoak eta Herri Eskola eta Ganbara Guraso Elkarteko ordezkariek eraman zuten lekukoa. Korrika saioaren ondoren, Anduaga elkartean txokolate beroa txurroekin hartzeko aukera izan zuten indarrak errekuperatzeko, eta handik, batzuk lanera eta beste batzuk ohera!

korrika yartu

Arratsaldean berriz, herriko txikiek izan zuten beraien Korrika egiteko aukera. Lehenengo aldia zen Ezkio-Itsason Korrika Txikia antoaltzen zena eta ilusioz prestatutakoa izan zen.Arratsaldeko laurak inguruan hasi zen festatxoa eta euriari aurre eginez korrika txikia egin zuten Santa Lutzi auzoan zehar Herri Eskolako ikasle,irakasle eta gurasoak auzotar batzuk animatzaile lanean jarriz. Gustora egin zuten saioa lekukoa batak besteari pasaz, korrikako abestia bozgorailuetatik entzuten zen bitartean.
Hauek ere indarrak errekuperatzeko merienda izan zuten Anduaga Elkartean Ganbara Guraso Elkarteak antolatuta.

horma irudiakorrika txikia



Aurten ere, giro ederrean ospatu zen martxoaren 7an, Igartubeitin egindako Barrikote festa.

Jende ugari hurbildu zen bertara eta azken urteetan bezala, Martxoan Bertsoa taldekako bertso txapelketako 13. edizioko bigarren kanporaketak eman zion hasiera festari.3 talde izan genituen oholtza gainean Gorka Azkarateren gidaritzapean: Lekaixoka, Potato eta Gabiri X, azken hauek nagusituz.



Otsailaren 13, ostiralean, inauteriak ospatu zituzten Herri Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta bertaratutakoek.

Pirataz mozorrotu eta pirata txiki eta ez hain txikiek eskola aurreko plazan egin zuten mozorro festa. Ez zitzaien falta, piraten itsasontzi, lurreratzeko uharte ezta uhartean aurkitzeko altxorrik ere.



Santalutzi people taldearen saria!

IMG-20140111-WA0002 (1)

2014 urte hasieran hasi ginen talde honetan. Lehenengo bileran bi pertsona bakarrik elkartu ginen zertara gindoazela ez genekiela. Herriko gazteei abisatu eta horrela 6 pertsonako taldea osatu genuen:

  • Ane Izagirre
  • Miren Arratibel
  • Alaitz Arratibel
  • Garazi Narraspe
  • Paulo Albisua
  • Mikel Idiakez

 



ABENDUAK 24, GABON

Ohitura zaharrekin jarraituaz ez dira etxez-etxeko kantu eta kontuak falta izaten gure herrian ere.

GABON

Bi talde ibiltzen dira herriko baserri, etxe eta kaleak alaituz. Bat Itsason eta bestea Ezkion. Urtez urte, gero eta jende gehiagok parte hartzen du errondetan eta etxeetan ere oso harrrera ona egiten diete taldeei. Eskupekoa dirutan emateaz gain, etxe askotan izaten da kafea, gozoren bat edo bestelako mokadutxoren bat egiteko aukera ere.