ANDONI SALAMEROREKIN SOLASALDIA

BIOBERATASUNA Apirilaren 22an, Andoni Salamerorekin BIOBERATASUNARI buruzko hitzaldi teoriko- praktikoa izan genuen eta gustora egon ginen bertan.



JAKOBA ERREKONDOREN HITZALDIA

Apirilaren 8an, Jakoba Errekondo izan genuen herrian bere BIZI BARATZEA liburua aurkeztu eta bertaratutakoen galderei erantzuten. Jendea gustora eta aretoa bere azalpenak entzuteko beteta.

Hitzaldiaren amaieran, oraindik eskuratu gabe zeukatenek, liburua bertan erosteko aukera ere izan zuten.

Aurkeztutako liburua, ARGIAk argitaratutakoa da eta hitzaldia bera aurkezten Garikoitz eta ARGIAko kazetari den Mikel izan genituen.Mikelek berak ere badu loturarik Ezkiokin, ama bertakoa bait du.



SUKALDARITZA TAILERRAK

Pazko asteko bi arratsaldetan haur eta gaztetxoek sukaldaritza tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten.

Tailer hauek Josu Landa, Ezkioko ostatuko sukaldariak gidatu zituen eta bi taldetan banatu ziren parte hartzaileak.



BARRIKOTEA 2016

Iazko urrian, Igartubeitin egindako sagardoa dastatzeko Barrikote festa osapatu genuen martxoaren 5ean. Azken urteetan, Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak antolatutako Martxoan-Bertsoa ekimeneko kanporaketa saio bat ospatu izan da, baina aurten lehiaketa formatuz aldatu denez ez zen kanporaketarik izan Igartubeitin. Hala ere, ez zen bertso saiorik falta izan !! Kupelak ireki aurretik Asier Sasieta eta Gorka Azkarateren bertso saioa entzun eta gozatzeko aukera izan genuen.



SANTA AGEDA BEZPERA

Yartu Kultura Elkartearen urteko lehenengoetako ekintza izaten da Santa Ageda bezperako kantu-jira.

Aurten , iaz ez bezala, eguraldia lagun zela eman zitzion hasiera ospakizunari.



DURANGOKO AZOKA ETA LEKEITIO

IMG-20151206-WA0010Azken urteetan bezala, aurten ere abenduko irteera antolatu dute Yartu Kultura Elkarteak eta Ezkio-Itsasoko Udalak . Beste urte batzuetan bezala, Durangoko Euskal Diska eta Liburu azokan zeukaten goizerako zita. Aurten gainera azokak 50 urte bete ditu!!!



KAPULANA BAT ZINTZILIK

Mundukide, Gobernuz kanpoko erakundeak eta Lankuk elkarlanean sortutako emanaldia da “kapulana bat zintzilik”



SAGARDO ASTEA 2015

Amaitu berri da aurtengo sagardo astea.

Urriaren 7tik 16ra bitartean izan dugu Igartubeitin, duela 500 urte inguru sagardoa egiten zen bezala ikusteko aukera beste hainbat ekintzekin batera.

Azken urteotan egin den bezala, urriaren 3rako jarrita zegoen herriko sagar barietate desberdinen erakusketa baserriko atarian.



ZUMBA ETA TAI-CHI IKASTAROAK

Urritik aurrera, Zumba eta Tai-Chi  ikastaroak martxan!!

Ezkio-Itsasoko Udalak eta Yartuk elkarlanean irailean egindako proposamenean ikastaro desberdinak eskaini baziren ere, izena emandako jende kopuruaren arabera Zumba  eta Tai-Chi ikastaroak izan ziren martxan jartzeko kopurua lortu zuten bakarrak.Gainontzeko ikastaroetan ez zen lortu gutxieneko jende kopurua eta aurrerago izango dira eskaintza gehiago.

Zumba ikastaroan, 20 lagun inguruk eman zuten izena eta asteartero  udaletxeko beheko solairuan elkartzen dira Ane Aldanondoren gidaritzapean musikaren erritmora dantza egiteko.Tai-chi ikastaroan izena eman dutenak berriz ostiral iluntzetan elkartzen dira.

http://www.diariovasco.com/alto-urola/201510/28/aldanondo-zumbako-irakaslea-zumba-20151028000519-v.html



EGUN PASA ZESTOA ETA ZUMAIAN

IMG-20150711-WA0000

Egun zoragarria pasa zuten  bat Ezkio-Itsasoar eta Baserria Natur Eskola Bizia egitasmo lagun batzuk larunbatean Zestoa eta Zumaia inguruan. Denera 60 lagun elkartu ziren.

 

Goizean, Udaletxe aurrean elkartu eta Zestoarainoko bideari ekin zioten. Han, Andre Madalenen gidaritzapean, Lili Jauregia ezagutu eta IV mende atzera egiteko aukera izan zuten bisitariek. Andre Madalenek bisita gidatu antzeztua eskaini zien.

IMG-20150713-WA0016 IMG-20150713-WA0005

 

IMG-20150713-WA0017 IMG-20150713-WA0003 IMG-20150713-WA0001

Jarraian, oso hurbilean dagoen Ekainberri ikusteko aukera ere izan zuten, eta hemen paleolito garairainoko bidai egin zuten.

Eguerdian, Iraetako Bekoetxen hartu zuten bazkaritarako tartea,osakizun berezi eta guzti, eta bazkalostean Zumaiarako bidea.

Zumaian, Flysch-a itsaso aldetik ikusteko hitzordua zeukaten, eta itsasontzia hartu beste bidai bati ekin zioten.Eguraldia ere primerako izan zuten eta emandako azalpenez eta ikusitakoaz gozatzeko aukera izan zuten.Hala ere batzuk lehorrean gozatu zuten itsasontziak txangoa egiten zuen bitartean.

IMG-20150713-WA0002

 

IMG-20150713-WA0008 IMG-20150713-WA0000

Iluntze aldera etxeratu ziren egun ederra pasa ondoren eta hurrengo irteera nora egingo duten pentsatuaz.