LAPURDIKO KOSTALDEA EZAGUTUZ

Ez da lehenengo aldia, Fermin Leizaolaren gidaritzapean, Iparraldea ezagutzeko irteera egiten duguna, baina oraiangoan ere izan dugu zer ikusi eta zer ikasi.

Ia 40 laguneko taldea izan ginen pasa den uztailaren 16an, Lapurdiko herri eta txoko desberdinak bisitatu eta bertako historia eta istorioen azalpenak jasotzen.

Lehenengo geldia Urruñan egin genuen, eta bertako parrokia ikusteaz gain, Sokorriko Amaren ermita ere bisitatu genuen.

Ondoren etorri ziren Azkaine eta Sarako bisitak. Saran indarrak berritzeko geldialditxoa egin eta Senpere, Ahetze, Bidarte,  Donibane Lohitzune eta Hendaia ikusteko aukera izan genuen.

Eguraldia lagun, primeran pasa genuen!

P1100045A

 

 

P1030216 P1100036 P1100060 P1030343

 

Prentsan ere izan da gure irteera eta Kultura Elkartearen berririk…. mila eker!!!

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160725/herri-txikiak-eta-kultur-eskaintza

Utzi erantzun bat