Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
KORRIKA EZKION - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

KORRIKA EZKION

Apiralaren 8an, goizaldera pasa zen Korrika nagusia Ezkiotik herrian 3 kilometro eginez.

1. kilometroa Udalak erosi zuen eta lekukoa Ander eta Iñaki zinegotziek eraman zuten. 2.kilometroa herriko elkarteen artean erosi zen; Yartu Kultura Elkartea, Herri Eskola, Ganbara Guraso Elkartea, Anduaga Elkartea eta Oreina Ehiztari Elkartea. Lekukoa, Joxemari eta Mikelek partekatu zuten.

3. kilometroa herritar eta ostatuen borondatezko ekarpenekin erosi ahal izan zen eta lekukoa herriko gazteek partekatu zuten; Itziar, Alaitz, Garazi,…

Iluntzea girotu eta korrikarako indarrak biltzeko, aurretik afaria egin zen Anduaga Elkartean. eta, egun berean, baina arratsaldez Korrika Txikia egin zuten Herri Eskolakoek. Etxebarrialden egin zuten korrika eskolako ume, irakasle,guraso,… eta bertaratutako ikusleen animoak ere ez ziren falta izan.Hauek, ondorenean eta indarrak berreskuratzeko merienda izan zuten Anduaga Elkartean Yartuk eskainita. Argazki lehiaketako, 1. kategoriako 2. saria aurkeztutako guztientzako merienda izaten da, eta egun hau aprobetxatu zen partehartzaile guztiak (argazki bastazuk eskolaren izenean aurkeztu ziren eta beste batzuk norbanakoan izenean)  gonbidatu eta ospatzeko.

Poztekoa eta txalotzekoa, ordu txiki hoietan herritarrek izan zuten partea hartzea. Hala ere, adierazi dutenez, hurrengorako entrenamendu pixkat egin beharko da ziztu bizian igaro bait zen!!

 

Gaueko argazkiak: Goiherriko Hitza.

Utzi erantzun bat