Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
Haria eta Orratza - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

Haria eta Orratza

IMG-20141126-WA0005Talde hau irailean jarri zen martxan, eta bertan dozena bat lagun biltzen dira, adin askotakoak: gazteak, ez hain gazteak… eta bigarren eta hirugarren gaztealdian daudenak! Denak emakumezkoak: zergatik ote da? Beldurtu egiten ote dira gizonak? Baliteke, zeren eta jakin badakigu gizon batzuk etxean josten ikasten hasiak direla, zer gerta ere etorkizunean.
Mediku etxean, goiko solairuan, biltzen dira, eta Udalarekin egindako hitzarmenaren arabera, egongela eta komuna erabiltzen dituzte.
Begirale edo ‘maistra’ lanetan Txipiko Sorkunde Larrañaga dabil. Oinarrizko joskintzan hastea zen hasierako asmoa, baina hastapenak azkar ikasita, puntua eta gakorratz-lanak bihurtu dira taldean arrakasta handienekoak.
Taldekideak pozik biltzen dira astero, astelehen eta asteazken arratsaldeetan, ‘akeita’ hartzera, lanera, maiseatzera, josten ikasi eta irakastera, mundua konpontzera, euskara praktikatzera, penak eta pozak partekatzera, laguntasunaz gozatzera… Izan ere, garbi izan behar da etxezulotik irten eta besteekin elkartu eta harremanak lantzeak bizi-poza ematen duela, oso terapeutikoa dela eta herria egiteko beste ekarpentxo bat dela. Dena den, tradizioa eta modernitatea elkartzen makalak ez garenez, teknologia berriei esker, whatsaparen bidez harremanetan jarraitzen dute astean zehar ere.

Utzi erantzun bat