Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
EZKIO-ITSASOKO ESKOLA TXIKIA - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

EZKIO-ITSASOKO ESKOLA TXIKIA

DSC_0734 2014-2015 ikasturteko irailean ireki zituen ateak Ezkio-Itsasoko eskola txikiak. Azken hamarkadetan ez da ikastetxerik izan Ezkio- Itsason eta horrek, bertako haurrak inguruko herrietara mugitu beharra ekarri du. Ormaiztegi, Zumarraga-Urretxu edo Gabiriko eskoletara mugitu izan dira ikasle gehienak, haurrak elkarrengandik bereiziz. Hala ere, haurrak elkartu eta elkar ezagutzeko dinamika eta ekintza desberdinak ere aurrera eraman dira herrian.

Azken urte hauetan saiakera bat baino gehiago egin da herrian eskola txiki bat izateko, baina arrazoi desberdinak medio orain arte ezin izan da lortu.

Hala ere, oraingoan lortu da eta herriarentzat proiektu estrategikoa izan daitekeen hau aurrera eraman ahal izatea zoragarria da.

2 eta 3 urteko 10 haur hasi dira bi irakaslerekin ibilbide luzea opa diogun eskolako bidea zabaltzen eta hauek hazten doazen neurrian joango dira ikasmaila gehiago gehitzen.

Eskola txikiaren behin betiko eraikina “udaletxe zaharra” bezala ezagutzen duguna izango bada ere, hango obrak egin eta lekua prestatu bitartean Anduaga etxeko (udaletxe berriko) ganbara egokitu dute eskola modura, eta nola egokitu ere! primeran dabiltza haurrak bertan. Eguerdietan jangela zerbitzua ere eskaintzen da eta eraikin berrira joan bitartean, Anduaga elkartean egiten dituzte otorduak.

DSC_0739 Haurrek ikasturtea hasi zuten egunean, guraso eta irakasleez gain, herriko eta eskualdeko arduradunak ere lagun izan zituzten zalantzarik gabe, herriarentzako ere egun esanguratsua izan bait zen.Hala ere laister herritar guztiei eskolako ateak ireki eta erakusteko asmoa dagoela ere adierazi dute udaletik.

Utzi erantzun bat