Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
Bi postre errezeta Juanma Hurtadoren eskutik - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

Bi postre errezeta Juanma Hurtadoren eskutik

Kabia irudia

Juanma Hurtado Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan bizi den Urretxuar sukaldaria da. Momentu honetan Zumarragako Kabia Jatetxea gidatzen du, eta bertan Juanmaren sukaldari kalitateta eta bere taldearen ondo egitea kontsolidatu da.
Bere hasierak Pedro Subijana sukaldari-irakaslearen eskutik Akelarre Jatetxean izan ziren. Ondoren, urteetan, Bilboko “ Club Nautico”ko sukaldea zuzendu zuen, beranduago Zumarragara itzultzeko bere emazte Jaioneren ondoan Kabia Jatetxea kudeatzeko.
Autoexigentzia, hobetzeko grina, gastronomiaren ikuspuntu apala baina jakintsua direla bere ezaugarriak esaten dute Juanmaren gertukoek.
Sukaldean ibiltzeko garai ona denez, gurekin bi postre errezeta konpartitu ditu, urtea ondo bukatu eta datorrena hobeto hasteko.
Mila esker Juanma!

http://www.restaurantekabia.com/

ESNE MAMIAZKO BIZKOTXOA

Osagaiak
3 arraultza
175 gramo yogurt edo ardi esnegaina
100 ml oliba olio
Legami sobre erdia
180 gramo irin

Prozedura
Bizkotxoa modu tradizionalean egin behar da. Bizkotxoa molde nahiko zabal batean egosi 1,5 cm-ko altuera izan arte eta nahikoa espazio utzi dezan moduan, ondoren mamia eransteko (0,5 cm). Horretarako, gure aholkua 25X35 cm-ko molde laukizuzena erabiltzea da. Bitan ere zati liteke bizkotxoa.

Mamia egiteko, 1,5 litro ardi esne egosi behar dira, 175 gramo azukre erantsi eta 36º tan epeltzen utzi. Ondoren gatzagia erantsi eta ia mamitu denean bizkotxoaren gainera isurtzen da.
Ordu betez uzten da geldirik hozgailuan, jateko prest egon arte.

Postre honen lagungarri gisa sagar konpota, intxaursaltsa, fruitu gorri saltsa… erabil ditzakegu.

SAGAR TARTA

Osagaiak

Granny Smith sagar zukuaren litro erdia
54 gramo artirin
100 gramo azukre
85 gramo arraultza gorringo (lau, gutxi gorabehera)
Bi erre-sagar labean labean erreta
hojaldrea, gaileta oina, pasta hautsia

Prozedura

Lehenik eta behin, tartaren oina egiteko, molde bat hojaldre, masa hautsia edo galletazko basearekin estaliko dugu. Aluminio paperaz tapatu, eta garbantzu batzuk gainean dituela, txurian egosiko dugu, 10-15 minututan.

Sagar krema egiteko, zuku-makinatik pasako ditugu erre-sagarrak eta geldirik utziko dugu zukua aparra joan dakion. Artirina, azukrea eta gorringoak nahastu eta zukua nahastuko diogu, ondoren suan apur bat landuz, krema pastelera bat balitz bezala.
Sagar batzuk zati lamina itxurako zati finetan moztuko ditugu, krema jada labetik pasatako tartaren oinaren gainean kokatu eta sagar laminatuak erantsiko dizkiogu.
Azukrez hautseztatuko dugu tarta eta labean 10 minutuz utziko dugu 200ºtan. Gelatinaz estali eta prest dago tarta jan ahal izateko. Krema ingelesez edo gabonetako konpotaz lagundua ezin hobea gera liteke gure tarta.

Ekarpenak egiteko aukera itxita dago.