Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
BASABURUA ETA ULTZAMA - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

BASABURUA ETA ULTZAMA

Ultzama eta Basaburua 2014

Euskal Herriko txokoa ezagutzeko urtero Yartu Kultura elkarteak antolatzen duen irteera, aurtegoan  Basaburua eta Ultzama bailarara egin da Fermin Leizaola etnografoaren gidaritzapean.

Uztailaren 19an, goizeko 8:30ean irten zen udaletxe aurretik ia 30 laguneko taldea eta lehenengo geraldia Nafarroako Itsason egin zuten. Bertan, XIV.mendeko San Pedro eliza gotikoa ikusi ondoren Miguel maisuaren eskutik herriko historia ezagutu ahal izan zuten eta etxe bakoitzean zegoen ofizioaren berri eman zien.

Ondoren, Gerendiainen , Anjel Beunza kaikugileari  bisita egin eta bera lana ikusteko aukera izan zuten. Hemendik Eltsora joan eta Isabel Telleriaren eskutik Ezkurdi erlezaintza museoa ikusi zuten.

Arratsalderako indarrak hartzeko, Orgiko baso sarreran norberak eramandako bazkaria jan ondoren, ariztian ordubete inguruko ibilaldia egin zuten pasaje zoragarriaz gozatuz.

Azkenik, eta etxerako bidean , Auzan egin zuten geldialditxoa herria ikusi eta eztarria bustitzeko.

Hemengo bisitaldia amaitu ostean, berriro sartu autobusean eta etxera eguna lagunarte atseginean pasa ondoren.

Utzi erantzun bat