Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
BARRIKOTEA 2016 - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

BARRIKOTEA 2016

Iazko urrian, Igartubeitin egindako sagardoa dastatzeko Barrikote festa osapatu genuen martxoaren 5ean. Azken urteetan, Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak antolatutako Martxoan-Bertsoa ekimeneko kanporaketa saio bat ospatu izan da, baina aurten lehiaketa formatuz aldatu denez ez zen kanporaketarik izan Igartubeitin. Hala ere, ez zen bertso saiorik falta izan !! Kupelak ireki aurretik Asier Sasieta eta Gorka Azkarateren bertso saioa entzun eta gozatzeko aukera izan genuen.

 

2

 

Eta ondoren….

Urtero bezala, aurten ere bagenuen gure omenalditxoa eskaini nahi genien herritar taldea. Aurtengoan, Igartubeitin bertan,sagardo astean  tolareko lanak gidatzen eta ondorenean sagardoari jarraipena egin  eta beste hainbat lanetan aritu ohi denn bolondres taldea geneukan.Beraiei gehiegi gustatu ez arren “Maisu” titulua ere jarri diegunak:Igartuerdiko Juan, Garaion azpiko Joseba, Garaion garako Jose Luis, Agerrezabalgo Bitorino, Beitiko Luis Mari eta Errotako Pedro. Beraien laguntzarik gabe, ez en erraza izango tolareko martxa aurrera eramatea. Geure esker ona eskaini nahi izan genien, beraientzako bereziko prestatutako bertsoak denon artean abestuz.

 

43

 

 

 

 

 

 

Jarraian…

Omenduek izan zuten sagardoa lehenengo dastatzeko aukera ( nahiz eta aipatutako bik ezin izan zuten bertan egon) eta ondorenean denok nahi adina edan ahal izan genuen bertako mahaietan jarrita zeuden patata tortilla, gazta, irasagar eta intxaurrez lagunduta.

 

 

5

 

7    8

 

 

 

 

 

P1080419

 

 

Eta nola ez, giroa alaitzeko trikitaliariak ere bertan genituen.

9

Utzi erantzun bat