Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_lvl(&$output, $depth) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_lvl(&$output, $depth = 0, $args = Array) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116

Warning: Declaration of responsive_walker_nav_menu::start_el(&$output, $item, $depth, $args) should be compatible with Walker_Nav_Menu::start_el(&$output, $item, $depth = 0, $args = Array, $id = 0) in /homepages/8/d380234990/htdocs/yartu/wp-content/themes/3dcreation.v1/lib/includes/theme-functions.php on line 1116
Atxurtzako gaupasa - Yartu kultura elkartea Yartu kultura elkartea

Atxurtzako gaupasa

P1040778Atxurza(ga)ko gaupasa. Programatuta zegoen bezala, abuztuaren 29an eta 30ean herriko 20 haur eta gaztek bikain pasa zuten Atxurza(ga) aldean. Ostiral goizean, Ezkioko aterpetxean, garai bateko eskola zaharrean, oinarrizko orientazioa landu zuten, mapak nola interpretatu ere bai, gainera mendian ibiltzeko aholkuak eta ezagupenak jaso zituzten… Eta teoriaz ondo hornituta, arratsaldean, jolasean-jolasean, Atxurza(ga)ra igo ziren. Han kanpamentua muntatu eta afaria antolatu zuten. Gauean zenbat lo egin zuten… ez da behar-beharrezkoa gurasoek jakitea! Baina ‘azerien’ oihuak goizaldean ere ozen entzun omen ziren beheraxeago dagoen baserritik.

Larunbat goizean mendian ibiltzeko estrategiak ikasi eta erabiliz, jolasa jolasaren atzetik… ‘ia oharkabean’ Izazpira igo ziren! Eta arratsaldeko 19:30ak aldera hartu zuten lur Ezkioko herri-gunean, hegaldi askok baino ere atzerapen handiagoz, programan 15:00etan etxeratzeko aurreikuspena baitzegoen.

Parte-hartzaileek egindako balorazioa oso ona izan zen. Eta garbi dago honelako ekintzekin gure Herriko gaztetxo eta gazteek, ezin hobeto pasatu eta gozatzeaz gain, bizikidetza lantzen dutela… eta hori balio handikoa da gurea bezalako herri baten gizarte-kohesiorako. Ea datorren urtean ere errepikatzeko aukerarik den!

Utzi erantzun bat